Mundu osoko 11 herrialdek baino ez daukate sexu bereko
pertsonen arteko ezkontza legez baimenduta. Herbehereak izan ziren lehenak,
2000. ean; ordutik, beste hamar gobernuk arautu dituzte gay eta lesbianen
loturak: Belgika, Espainia, Kanada, Hegoafrika, Norvegia, Suedia, Portugal,
Islandia, Argentina eta Danimarka. Horietan ez ezik, Amerikako Estatu Batuetako
sei estatutan —Massachusetts, Connecticut, Iowa, Vermont, New Hampshire eta New
York— legezkoak dira homosexualen arteko ezkontzak, baita Mexikoko hiriburuan
eta Quintana Roo estatuan ere, eta Brasilgo Alagoas estatuan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario