Hurrengo testua TOPATU.info-n agertutakoa da, interesgarria izan daitekeela buruari eragiteko.
Pornoa eta post-pornoa
2013 Otsailak 13
Itziar Ziga, Diana Pornoterrorista eta abarren bidez ezagutu dugun terminoa da post-pornoa. Inder Zizt-ekin
hitz egin izan dut gaiaz eta benetan interesgarria da planteatzen duen
filosofia. Beste kontu askoren artean, (post-pornoa aldarrikapen
politiko oso bat baita) honako aldaketa planteatzen du post-pornoak
pornoaren aurrean nire ustez:- Porno klasikoan aktoreak eta ikusleak daude. Aktoreek ekintza burutzen dute eta hartzalaileak (pelikularen edo dena delakoaren ikusleek) ikusi egiten dute. Aktorea aktiboa da, ikuslea pasiboa. Ez dago komunikazio kanal zuzenik.
- Post-pornoaren filosofia bestelakoa da. Post-pornoan denok gara aktore. Zu zeu zara aktorea, ni neu naiz aktorea. Ez dago igorle eta hartzailerik. Parte hartzailea zara, ez zara ikusle soila. Esperientzia bizi egiten duzu, ez soilik behatu.
Esperientzia eta parte hartzea dira hain zuzen ere hitz gakoak. Publizitatearen eta marketing-aren munduan azken urteetako obsesio handienetakoa da markaren inguruko komunitateak eratzea. Zertarako komunitatea eratu? Ba markaren parte sentitzeko, marka zure sentitzeko. Komunitatea eratzeak bi helburu gutxienez betetzen ditu nire ustez:
- Publiko fidela osatzen duzu zure markarekiko. Merkaturatzen duzun edozein produktu ia segurutzat jo dezakezu salduko duzula.
- Kontsumitzaileak Marka bere sentitzen duenez, bere inguru hurbilean (komunitate naturalean) bere berri emango du.
Estrategia hau bideratzeko, marketing taldeek ekimen irudimentsu mordoa jarri izan dituzte martxan. Hasi bezeroentzat parte hartze edo harpidetza sistemetatik, jaialdi pribatuetaraino. Guztia, esan gabe doa, estrategia komunikatibo oso baten baitan.
Bi adibide jarriko dizkizut hemen. Lehenengoa JB Wishky markaren Nightology kanpainako ekimen bat da. Estrategia honek gazteon artean bereziko ezaguna den mito batekin jokatzen du: bizitzako parranda. Nork ez du esan bere bizitzako juerga bota behar duela ez dakit ze festatan? Kanpaina honen bidez, JBk bere wishkya bizitzako juerga horretako elementu ezinbesteko gisa kokatzen night eta anthology hitzekin jokoa eginez. “La noche que siempre soñaste“. Eta hori hala dela frogatzeko esperientzia bat eskaini zuen 2006an: Nightology Boat.
Bigarren abibidea Nike markak iaz egindako kanpaina irudimentsua da. Izerdiz ordaintzen den lehenengo subasta. Esperientzia eskaintzen du honek ere. Mugikorrera jeisten den aplikazio batek korrika egitera ateratzen zarenean botatzen duzun izerdi kopurua jasotzen du. Izerdi gehien eskaintzen duenak, enkanteko zapatilak irabazten ditu.
Bideoa ikusi hemen:
http://www.youtube.com/watch?v=KRIdLjs37n0&feature=player_embedded
Hauek publizitate munduko bi adibide baino ez dira. Komunikazioaren munduan internetek eragin duen astinaldiaren ondorioa da guzti hau. Gero eta zailagoa da kontsumitzaileak erakartzea eta norabide horretan doaz komunitatea eratu eta esperientzia eskaintzeko estrategia komunikatiboak.
Baina, gure eremura itzuliz, guk betidanik izan ditugun elementuak dira komunitate sentimendua eta esperientzia bizitzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario