jueves, 29 de enero de 2015

Sexu askapenaren aldeko gazte antolakunde iraultzailea aurkeztuko dute larunbatean


Sexu askapenaren aldeko gazte antolakunde iraultzailea aurkeztuko dute larunbatean

Duela bi urte Gaztehgam-ek amaitutzat eman zuen bere ibilbidea, sexu askapenaren borrokan bide berri bati ekiteko. Lau urte pasatxoko ibilbidearen ostean eman zuen bere zikloa amaitutzat EHGAM Euskal Herriko Gay Askapen Mugimenduaren baitako gazte adarrak (irakurri hemen garai hartan egin genuen erreportajea).
Utzitako hutsunea bete eta bide berriei ekiteko, Antolaketan salto! eratze prozesua abiatu zuten Hego Euskal Herriko hainbat eskualdetan, eta antolakunde berria aurkeztuko dute laster: “Sexu askapenaren aldeko borrokaren izaera politiko zirikatzaileena berreskuratu dugu, eta proposamen politiko ausarta garatu”. Kolektibo eta pertsona “marjinatuen eta gutxituen” arteko aliantza estrategikoen aldeko apustua egingo dutela jakinarazi dute.
Jarraitu irakurtzen:
http://topatu.info/sexu-askapenaren-alde-borroka-egingo-duen-gazte-antolakunde-berria-sortuko-dute/


Orain bi urte hasitako eratze prozesuaren emaitza da iraultza sexualaren aldeko gazte antolakunde berria. Sexu askapenaren aldeko borrokan gazteak antolatzeko beharraz jabetuta egiten ari dira bidea, eta jendarte osoaren askapen prozesu bat mahai gainean jartzea dute helburu. Izan ere, azaldu dute sistemak, gainontzeko guztia kontrolatzeko, gure sexualitate, gorputz eta identitateak kontrolatu behar dituela ezinbestean.
Larunbat honetan aurkeztuko dute Bergarako gaztetxean, 17:30etatik aurrera. Post-Op-eko kide baten hitzaldiarekin emango diote hasiera egitarauari, eta 18:30ean egingo dute aurkezpen ekitaldi nagusia. Esku artean duten proiektu politikoaren berri emango dute elementu desberdinen bidez, eta hainbat eragile sozial, sindikal zein politikok ere egingo dute beraien ekarpena. Ekitaldiaren amaieran ezagutuko da antolakunde berriaren izena eta irudia.
Gauean, berriz, festarako aukera izango da: rapena bat igoko da oholtzara lehenik, eta bere ondoren arituko dira Euskabaret eta La Tía Carmen taldeak eta Dj Lirios.
Herritar guztiak deitu dituzte bertan parte hartzera eta sexu askapenaren aldeko borrokan”subjektu politiko aktibo” bilakatzera.
Topatu.info

No hay comentarios:

Publicar un comentario