|
Iruzkinik ez
Sexu askapenaren gaiari "era
desberdin batean" heldu nahi diote. Gazteon egunerokotasuneko 'aniztasun
sexuala' irudikatzea helburu antolatu dute lehiaketa.
Aniztasuna
eta askatasuna 'bizi' egiten direla iritzita, kamara bitartez
egunerokotasuneko praktika askatzaileak biltzeko gonbita luzatu du
Ernaik. Saririk gabeko lehiaketa antolatu dute ekainaren 28aren harira.
Tresna bat sortzeko helburuarekin abiarazi dute dinamika, ateratako
argazki guztiak bildu eta edonork erabil ditzan bultzatuko dute.
Heteroarautik
irtetzen diren praktika askeak ikustarazi eta instituzio ezberdinek
ezarritako "dezentzia" apurtu nahi dute. "Askatasunaren aurkako
praktikaren bultzatzaile" direnak salatzeko gonbita luzatu dute: eliza,
estatua, iragarki kapitalistak, multinazionalak eta sinbologia ezberdina
gaitzetsiz.
Jarraian lehiaketaren nondik norakoak:
- Lehiaketa bat egitea proposatzen dugu.
- Gure egunerokotasunean aniztasun sexualak irudikatzen dituzten momentuei argazkiak ateratzea, hauek guk eragindakoa izan daitezke edo ez.
- Lehiaketa honetan ez dago saririk, argazkien aurkezpen-esposaketa bat egingo da.
- Herri guztiek aukera edukiko dute ernaigazte.cc web orrialdean argazkiak jaisteko eta erabiltzeko, hau da, tresna bat eraikiko da.
- Argazkiak esplizituak zein abstraktuak izan daitezke.
- Kolektiboan eginda edo indibidualki.
- Norberari edo kaleko gertaera bati argazkia atera diezaiokegu.
- Aniztasun sexualaren aurka egiten dituzten instituzioen markaje bat egiteko erabili dezakegu; hau da, heteroarauaren bermatzaile nagusiei.
- Artearen bitartez gure mugak gaindituz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario