‘Metamorfhosis': Transexualitateari buruzko dokumentala
Izaro Antxia eta Ares Piñeiro transexualak eta Josebe Iturrioz aditua
dira dokumentaleko protagonistak. Oraindik tabua den gaia jorratu dute
EHUko zortzi ikaslek.
Zortzi Produkzioak-eko
kidea da Ane Murua, eta hark adierazi digunez, oraindik tabua den
gaiari heldu diote ikasketetarako egin behar zuten lan baterako.
Dokumentalaren bidez jendeari transexualitatea zer den azaldu nahi
diete, eta horretarako elkarrizketatu dituzte Ares Piñeiro eta Izaro
Antxia (ARGIAko 2.512 zenbakian, alegia, ekainaren 15etik aurrera kalean
izango den ARGIAn elkarrizketa egin diogu). Kontzientzia dutenetik
haien bizimodua nolakoa izan den kontatzen dute, zein bizipen izan
dituzten haien gorputzarekin eta inguruko jendearekin.
Zortzi Produkzioak taldea ondokoek osatzen dute: Oihane Garcia
(zuzendaria), Izaskun Gutierrez (errealizadorea), Miren Solozabal
(gidoilaria), Naroa Garzon (argazki zuzendaria), Paula Ayerdi
(produktorea), Ainhoa Bayano (zuzendari artistikoa), Iñigo Arizkorreta
(kamera) eta Ane Murua (soinu teknikaria). EHUn Ikus-entzunezko
Komunikazioa ikasten ari dira.
Bideoa ikusteko klikatu hurrengo estekan:
http://www.argia.eus/blogak/onintza-irureta/2016/06/10/metamorfhosis-transexualitateari-buruzko-dokumentala/
Bideoa ikusteko klikatu hurrengo estekan:
http://www.argia.eus/blogak/onintza-irureta/2016/06/10/metamorfhosis-transexualitateari-buruzko-dokumentala/
No hay comentarios:
Publicar un comentario