- Kirol munduko
emakumeen inguruan ikertzailea da Matilde Fontecha eta duela gutxira
arte EHUko Gorputz-Hezkuntza eta haren Didaktika ikasgaiaren irakasle
izan da. Eldiario.es atarian argitaratutako artikulu batean Brasilgo Joko Olinpikoetan ikusgai egon den emakumeenganako diskriminazioaren inguruan aritu da.
Sara Arruabarrena Azkarate
@s8ara 2016ko irailak 05
Diskriminazio faktore baten inguruan
ohartaraztea da Fontecharen helburua: tradizio bihurtu den edertasun
femeninoaren inposaketa. “Gai esanguratsua da, orokorrean ez baita
diskriminazio faktoretzat jotzen eta are gutxiago arazo gisa. Kontrara,
emakumeen balio nagusia edertasuna dela onartzen ari da gizartea.
Sexualizazioa garrantzia hartzen ari den joera da, emakumeen bizitza
korapilatzen du eta bere feminitatearen eredua kirol munduan sartu da
erabat. Logika orotik kanpo, positibotzat jotzen da kirolariek
makillaturik lehiatzea eta igeri egitea, eta horrela kirolari ona izatea
nahikoa ez dela onartzen da; oso femeninoa izan behar duzu gainera.
Hain justu kirolarien artean begiko marra tatuatzea modan dago, edota
ezpaineko marra iraunkorra izatea, esaterako”.
Kirolarien bizitza pribatuko gaiez aritzea egokia ez dela gaineratu
du Fontechak. Maialen Chourrauten amatasunaren inguruko gehiegizko
gogoetak nabarmendu ditu, baita haren entrenatzaile eta lagunari
emandako protagonismoa ere. “Bi aipu horiek urre olinpiko bat lortzea
den balentria bigarren mailan uzten dute”.
Eskuin muturrrari buruzko aipamenik ez
Fontechak nabarmendu du bai komunikabideetan eta bai gizartean
“oharkabean” pasatu dela “emakumeen eskubideak bahituta dituzten”
herrialdeen parte-hartzea: “Emakumeak jantzi zehatz batzuekin lehiatzera
behartzea eskuin muturraren ekintza politiko bat dela esan duen
gogoetarik ez da izan”.
Ildo honetatik, Fontechak azaldu du: “Kirol munduko gizonek,
kirolariei erdi biluzik lehiatzera behartzen dituztenek, zergatik ez
dute betebehar hori kirolari guztientzat zabaltzen? Zapia ezartzen duten
gizonekin eztabaidatu beharko luketelako eta aspaldiko itun bati
jarraiki ez dutelako bata bestearen aurka egiten: eskualde bakoitzean
eurak erabakitzen dute [emakumeak] tapatu edo biluztu. Zapiaren inguruan
mintzatu diren ahotsek kezkatzen naute, emakumeen eskubideen inguruan
eta euren kultura errespetatzearen inguruan jardun dutenak. Bi argudio
horiek ez dira egia”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario