jueves, 26 de marzo de 2015

BERTSOLARITZA ETA GORPUTZA


www.pikaramagazine.com

Bertsolaria gorputza da: gorputza jendaurrean, gorputza beste gorputz batzuekiko harremanetan, gorputza jolasean, gorputza lehian, gorputza pentsatzen, sentitzen… Gorputz inprobisatzailea, gorputz kantaria, gorputz umoregilea. Orain dela hiru hamarkada arte gizonezko gorputzak bakarrik ari ziren plaza publikoan. Nola sartu da bertsolaritza emakumeen gorputzetan? Eta emakumeen gorputzak bertsolaritzan? 


Bertsolaria: homo et muliere sapiens sapiens horiek
“Bertsolaria” eta “gorputza” hitzak oso gutxitan jarri izan dira elkarren ondoan. Badirudi, elkarri iheska ibili izan direla, izan, banaezinak diren arren. Bertsolaria, ez da ahotsa, hitza eta ideiak bakarrik: gorputz oso bat da oholtza gainean. Gorputz hori jende aurrean jartzen du, bertsokidearen aldamenean paratzen, mikrofono-hankaren atzean babesten. Baina orain arte bertsolaritzari buruz argitaratu diren ikerketetan apenas begiratu zaion gorputzari: bertsolariak buru hiztunak bailiran behatu dira, eta bertso-jardunaz aipatu diren ezaugarririk gehientsuenak lepotik gora kokatu dira: inteligentzia, arrazoiketarako gaitasuna, memoria, dialektikarako trebetasuna…
Normala da burusoiltzeari buruzko umorea egitea, ez ordea depilazioari buruzkoa; gizonezkoen sexu grinari erreferentzia egitea, ez ordea emakumeenari; futbolaz aritzea eta ez brodatze-lanaz edo balletaz”
Bertsolariaren eta bertso jardunaren definizioa pixkanaka mudatzen ari den arren, oraindik ere, bertsolaritza lehia dialektikoan oinarritzen dela onartzen da. Lehia horretan, maiz aipatu izan da bertsolariari gorputzak “traba” egiten diola, eta sarri errazagoa litzaiokeela oholtzara gorputzik gabe igotzea. Estatikotasunak arreta hitzean fokatzen laguntzen dio bertsolariari; gorputz zurrunak emozioak kontrolatzen, menpean hartzen. Arnasa, dardara, izerdia, mugimendua…, arriskutsuak zaizkio segurtasuna, pieza batekotasuna, ahots sendoa, lasaitasuna, ziria… hobesten zaizkion sortzaileari. Zorionez, ez da oraindik buruari errimatzen jarraitzen uzten dion gillotinarik asmatu, eta bertsolariaren patua gorputzari itsatsita dago: gorputzetik pasatzen da.


Jarraitu irakurtzen:

http://www.pikaramagazine.com/2015/02/bertsolaritza-eta-gorputza/


No hay comentarios:

Publicar un comentario