|algorta|07/04/2015
Jende ugari bildu da Algortako
Telletxe plazan, Kitzikan mugimenduak atzo Algortan emandako eraso
homofobo bat salatu du eta gero deitutako mobilizazioan.
Eraso homofoboaren aurka Algortan egin duten mobilizazioa.
Kitzikaneko kide batek atzo eraso homofobo «bortitza» jaso zuela
salatu du mugimenduak. Algortako taberna batean gertatu zela eman dute
jakitera, eta honen aurrean mobilizazioa egin dute.
Kitzikan mugimenduaz gain, Itzulbaltzetako Asanblada Antifaxistak,
Ernai Uribe Kostak, Algortako Bilgune Feministak, Eratuk, EHGAM-ek, Jai
eta Xerinolak, Ikasle Abertzaleakek, Bizigayk, Sare Lesbianistak,
Lumatza Nafarroak, Haziak, 7Menos20-k eta Sare Antifaxistak bat egin
dute deialdiarekin.
Ohar bidez, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi du Ertzaintzak
ikerketa abiatu duela erasoarengatik eta lapurretarengatik jarritako
salaketaren harira.
Azaldu dutenez, Algortako taberna batean, pertsona bat irainka hasi
zitzaion Kitzinaneko kideari, homosexuala izateari. Aulki batekin ere
eraso egin zion.
Eraso egiteaz gain, gerriko poltsa ere lapurtu ziola salatu du biktimak.
Ertzaintza ikertzen ari da, baina ez du oraindik inor atxilotu.
Beste ohar batean, Getxoko Udalak gertatutakoa salatu eta pertsona
guztiek beren sexualitatea askatasunean bizitzeko eskubidea aldarrikatu
du. Era berean, eskubide hori aldarrikatzeko edo haren urraketaren aurka
deitzen diren mobilizazioekin bat egin du Udalak.
Un militante del colectivo Kitzikan (y exmiembro de EHGAM) fue agredido el pasado lunes, 6 de abril, mientras se encontraba en la terraza de un bar de Algorta, en Vizcaya. La agresión, de un más que evidente carácter homófobo, ha merecido la repulsa del Ayuntamiento de Getxo (al que pertenece Algorta) y de colectivos sociales de Euskadi. Aún no hay ningún detenido.
Seguir leyendo (www.dosmanzanas.com):
http://www.dosmanzanas.com/2015/04/agresion-homofoba-en-algorta-vizcaya.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario