jueves, 30 de abril de 2015

“Oso garrantzitsua da emakume lesbianek beren izaera sexuala ikusaraztea gizarte-zerbitzuak erabiltzerakoan”

emakundeko blogetik hartuta


Inmaculada Mujika, Elena Olaortua, Josune Ortiz eta Amparo Villar dira lan honen egileak:“Lesbianas con recursos. Una mirada sobre el acceso y el uso de los recursos sociales en la CAE por parte de las mujeres lesbianas”. Lan hori 2013ko Emakunde bekari esker egin da; beka horren helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanak sustatzea da, hain zuzen ere.
Lau egileek 20 urte baino gehiago daramate lesbianen, gayen, transexualen eta bisexualen eremuan lan egiten eta euskal gizarteari laguntza-, sozializazio-, hezkuntza- eta sentsibilizazio-baliabideak ematen. Izan ere, sektorea ondo ezagutzen zutelako planteatu zuten sakonago aztertzea kolektibo horrek zer nolako diskriminazioa pairatzen duen gizartean, eta, zehatzago, diskriminazio horrek zer nolako eragina izan dezakeen edozein motatako baliabideak eskuratu eta baliatzerakoan.
Azterlanean —zeina Emakundek argitaratu baitu—, emakume lesbianen egoera aztertzen da  hainbat eremutan (juridikoan, ekonomikoan, hezkuntzan, lanean eta eremu soziokulturalean), emakumeek zuzenean emandako testigantzak jasotzen dira, eta emakume horiek diskriminatuak sentitzen diren lekuak eta egoerak identifikatzen. Beste gai batzuen artean ikusgarritasuna eta segurtasuna aztertzeaz gainera, gomendio batzuk ematen zaizkie erakundeei, lanean atzemandako oztopoak nola gainditu azaltzeko.

Zergatik erabaki zenuten azterlan hau egitea?

I.M: Emakume lesbianen mugimenduan militante gisa ibiliak gara, eta askotan aipatu dugu zer nolako oztopoak izaten ditugun baliabide publiko batzuk baliatzeko. Ikusi genuen beharrezkoa zela gaia sakon aztertzea, emakume lesbianek baliabide sozialak nola baliatzen zituzten jakiteko eta zaurgarritasun edo diskriminazio motaren bat zegoen ikusteko.

Zenbat emakume elkarrizketatu dituzue? Zer nolako profila bilatu duzue?

J.O: Ahalik eta espektrorik zabalena erakusteko profilak bilatu genituen. Hartu-emanak egin ostean eta irizpide jakin batzuen arabera bahetu ondoren, 25 bat emakume elkarrizketatu genituen; Bizkaian bizi dira, gehienak. Horien artean, migratzaileak, desgaitasun fisiko eta psikikoren bat duten emakumeak eta lesbiana transexualak daude.



Galdetegia eta albistea irakurtzen jarraitzeko joan hurrengo linkera:

http://emakunde.blog.euskadi.net/eu/2015/04/oso-garrantzitsua-da-emakume-lesbianek-beren-izaera-sexuala-ikusaraztea-gizarte-zerbitzuak-erabiltzerakoan/

No hay comentarios:

Publicar un comentario