jueves, 7 de mayo de 2015

Homofobia eta transfobiari aurre egitea

file:///tmp/553_160.html


015eko maiatzaren 5ean, asteartean argitaratua

Berdintasunerako Zerbitzuaren aldizkaria, 31 zk.

Homofobia eta transfobiari aurre egitea

Zinemaren eta arte eszenikoen astea homofobia eta transfobiaren aurka sentsibilizatu eta hezteko
Maiatzaren 17an (igandea) Homofobia eta Transfobiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horren helburu nagusia honakoa da: hainbat jarduera mota sustatu eta koordinatu nahi da, lesbianek, gayk, transexualek, transgeneroek, bisexualek eta intersexualek (LGTTBI kolektiboa) jasaten duten diskriminazioa, estigmatizazioa eta indarkeria salatzeko eta honi aurre egiteko. Hori dela eta, maiatzaren 11tik 17ra, Montehermoso Kulturunean, "Zinemaren eta arte eszenikoen astea homofobia eta transfobiaren aurka sentsibilizatu eta hezteko" egingo dugu.
CLOUDBURST filma
Maiatzaren 11n (astelehena), 19:00etatik 21:00etara, Montehermoso Kulturunean, "Cloudburst" filma (Zuzendaria: Thom Fitzgerald) izango dugu. Jatorrizko bertsioa ingelesez eta azpitituluak gaztelaniaz. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.
"Jongens" filma
Maiatzaren 12an (asteartea), 19:00etatik 21:00etara, Montehermoso Kulturunean, "Jongens" filma (Zuzendaria: Mischa Kamp) izango dugu. Jatorrizko bertsioa nederlanderaz eta azpitituluak gaztelaniaz. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.
"Fuoristrada" filma
Maiatzaren 14an (osteguna), 19:00etatik 21:00etara, Montehermoso Kulturunean, "Fuoristrada" filma (Zuzendaria: Elisa Amoruso) izango dugu. Jatorrizko bertsioa italieraz eta azpitituluak gaztelaniaz. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.
Itzal-antzerkia haurrentzat: TITIRITESA
Maiatzaren 17an (igandea), Montehermoso Kulturunean, 5 eta 10 urte bitarteko neska-mutilentzako Itzal-antzerkia (Titiritesa) izango dugu. Kontalaria: Bego Alabazan. Ordutegia: lehenengo saioa, 11:30etik 12:30era (euskaraz); eta bigarrena, 13:00etatik 14:00etara (gaztelaniaz). Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario