jueves, 4 de julio de 2013

Arrangoitzeko bikote homosexuala hilabete honetan ezkonduko da

Arrangoitzeko bikote homosexuala hilabete honetan ezkonduko da
Guy Martineau-Espel eta Jean Michel Martinik Arrangoitzeko Herriko Etxean ezkonduko dira, uztaila amaitu aurretik. Gaur jaso du baieztapen ofiziala bikoteak.
Naiz.info|Arrangoitze|2013/07/04
Arrangoitze_bikotea
Guy Martineau-Espel eta Jean Michel Martini. (Gaizka IROZ)
Guy Martineau-Espel eta Jean Michel Martinik Arrangoitzeko herriko etxean ezkondu ahal izango dira azkenean. Ezkontza eginen dela erakusten duen paper ofiziala herriko etxean jaso dute gaur goizean eta ezkontza hilabetea amaitu aurretik egingo da.
Arrangoitzeko auzapezak legeari muzin eginez ez berak, ezta bere kontseilariek sexu bereko bi pertsona ez zituela ezkonduko erran ondoren prefetaren eta Barne ministroaren jakinarazpenak izan ziren. Ondoren bikoteak herriko auzapezaren eta sei hautetsien kontrako premiazko salaketa ezarri zuen «diskriminazio homofoboagatik».
Azkenean herri kontseilu baten ondoren ekainaren 26an herriko hautetsi batek ezkontza egitea onartu zuen. Jakinarazpen hori gaur egin da ofiziala. Baina ezkongaiek oraindik ez dute nork ezkonduko dituen jakinen. Premiazko salaketa atxikitzea deliberatu du bikoteak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario