Astelehenean zabaldutako prentsa oharra:
ZORIONAK ANGELA DAVIS! ONGI ETORRI EUSKAL HERRIRA!
Gaur
otsailaren 26an, 72 urte betetzen dituen egunean, Gite-Ipes Elkarteak
eta Ipar Hegoa Fundazioak datorren astean Angela Davis Euskal Herrian
izango dela iragarri nahi dute. Otsailaren 4tik 8ra, bi eragile hauek
antolaturiko jardunaldi eta ikastaroetan parte hartuko du. Angela Davis
ekintzaile politiko, iraultzaile eta feminista afroamerikarra da.
Munduko mailako erreferentzia politiko, ideologiko eta intelektuala.
Unibertsitateko irakaslea eta espetxeen abolizioaren aldeko militante
aktiboa.
Gite-Ipes Elkarteak, kartzela egitura gisa eztabaidagai
jartzeko asmoa du. Horretarako, denboran luzatuko den ildoa abian
jartzen du Angela Davis-en bisitaldiarekin. Lehenengo jardunaldi
honetan, otsailaren 5ean burutuko dena, kartzela eta emakumearen gaian
sakonduko dugu. Eta ildo horretan, Angela Davis azkeneko garaietan gai
honen inguruan egindako hausnarketak zuzenean entzuteko aukera edukiko
dugu.
Ipar Hegoa Fundazioak, bestalde, otsailaren 6an bere
kidegoarekin barne mailan burutuko duen ikastaroan parte hartuko du
Angela Davis. “Herri, klase eta feminista izaeradun borrokaren ikuspegia
egun” izenburua duen mintegian, bere ekarpen intelektuala aztertzeaz
gain, egun diren erronkak eta eztabaidak mahaigaineratuko dira.
OTSAILAREN 1ean, ASTELEHENEAN, PRETSAURREKOA BURUTUKO DUGU ZEHETASUN GUZTIAK ESKAINTZEKO. 11etan BILBOKO LA BOLSA UDALTEGIAN.OTSAILAK 7 IGANDEA GUGGEHEIM MUSEOKO AUDITORIOAN 13:30tan
No hay comentarios:
Publicar un comentario